Intxixu Trail-ek orain arteko lasterketaz gain anaia handia ere izango du

Azken hilabeteetan ezkutuko lan asko egin ondoren, gaurkoan baiezta dezakegu Intxixu Trail-ek lehen bi edizioetako 15,5 km. eta +760 m. positiboko lasterketaz gain, anaia handia ere izango duela.

Bigarren lasterketa hau 30 km. inguru eta +2.000 m. positibo ingurukoa izango da. Hasieran diseinatutako ibilbidea ezingo dugu osorik egin Aiako Harria Parke Naturalean babestuta dauden guneetako bat ukitzen duelako, baina hala eta guztiz ere, eta horren ondorioz zatitxo bat birdefinitu beharrean aurkitzen garen arren, distantzia eta desnibel horietan mugituko da gutxi gora behera lasterketa luzea, Oiartzungo bailarari kaxkoz-kaxko buelta emango diolarik.

Beraz, gogoratu data eta gorde zuen agendan, aurten ekainaren 12an bi lasterketa eder egingo baitira Oiartzunen!

Intxixu Trail motza: 15,5 km. +760 m.
Intxixu Trail luzea: 30 km. +2.000 m. (gutxi gora behera)

Advertisements
Categories: Sin categoría

III. Intxixu Trail, 2016-06-12an

Dagoeneko badugu III. Intxixu Trail-erako data: 2016ko ekainaren 12a. Gorde data eta zatozte Oiartzuna gozatzera!

2016 data

Categories: Sin categoría

Mikel Beunza eta Monica Tellechea izan dira II. Intxixu Trail arrkastatsu bateko garaileak

Gaur goizean ospatu da Oiartzunen II. Intxixu Trail, eguraldi bikainak lagunduta. 300 parte hartzaile zeuden izena emanda, eta horietako 258k bukatu dute lasterketa. Denen artean azkarrenak, eta beraz irabazleak, gizonezkoetan Mikel Beunza (1:11:50, errekor berria) eta emakumezkoetan Monica Tellechea (1:35:26) izan dira. Bigarren sailkatuak Iker Oliveri (1:12:38) eta Onintza Mitxelena herritarra (1:35:33) izan dira eta hirugarren sailkatuak Iñaki Martiarena (1:15:11) eta Maialen apezetxea (1:38:00).

Sailkapen guztiak hemen ikus ditzakezue: http://herrikrossa.com/_vertiempopuesto_e.asp?carrera=378

        Gizonezkoen podiuma     Emakumezkoen podiuma
Argazkiak: Oskar Zapirain.

Categories: Sin categoría

Izen emateak, beteta. Igandean ezin izango da izena eman.

Gaur gauerdian internet bidez izena emateko epea amaitu aurretik agortu dira aurtengo Intxixu Trailerako korrikalarien esku jarritako 300 dortsalak.

Honenbestez, lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu guregan konfiantza jarri duten guztiei, eta azkenik, esan igandean ezin izango dela izena eman.

Categories: Sin categoría

Ibilbidea ezagutzeko hitzordua, maiatzaren 30ean.

Badugu hitzordua Intxixu Traileko ibilbidea ezagutzeko: maiatzaren 30ean goizeko 9:00etan Auzokalte Elkartean (Olaizola Jatetxearen ondoan, Ergoien auzoan).

Mailaren araberako talde desberdinak egingo dira, beraz, animatu lasai etortzera eta Aiako Harria Parke Naturaleko paraje ederrak ezagutzera!

Iristeko jarraibideak honako estekan dituzue: https://intxixutrailoiartzun.wordpress.com/nola-iritsi/

Categories: Sin categoría

Aurtengo kartela

II. Intxixu Trail 2015

Categories: Sin categoría

Otsilaren 13an, ostirala, izen emateen irekiera

Kaixo denei!

Ohar honen bidez jakinarazten dizuegu, aurten ekainaren 14ean ospatuko den II. Intxixu Trailerako izen ematea otsailaren 13an, ostirala, irekiko dela.

Izen ematearen xehetasunak ikusteko, sartu ondoko helbidean: https://intxixutrailoiartzun.wordpress.com/izen-ematea/

Ez itxaron azken momentura arte, pasa den urtean eskainitako dortsal guztiak agortu ziren eta! Animatu eta gozatu Oiartzungo paraje zoragarriez!

Categories: Sin categoría

II. Intxixu Trail, 2015eko ekainaren 14ean

Jadanik badaukagu II. Intxixu Trail Oiartzungo Mendi Lasterketarako data. Aurtengoan ere, lehen edizioan bezala, Ergoien auzoko Sanantonio jaiekin batera ospatuko da, 2015eko ekainaren 14ean, igandea. Gainera, berritasunen bat ere izango da. Laister izango duzue informazio gehiago!

Categories: Sin categoría

Carlos Garcia eta Izaskun Zubizarretak eskuratu zuten atzo garaipena

Atzo ospatu zen I. Intxixu Trail eta gizkonezkoetan Carlos Garcia izan zen txapelduna, 2. postua Asier Martinezek eskuratu zuen eta 3.a Jose Agustin Amunarriz izan zen. Emakumenzkoetan berriz, Izaskun Zubizarreta izan zen txapelduna, Nerea Amilia eta Onintza Mitxelenaren aurretik.

Zorionak beraz Carlos Garcia eta Izaskun Zubizarretari! Bi txapeldun haundik merezitako garaipena eskuratu zuten. Baita atera ziren gainontzeko parte hartzaile guztiei ere! (Sailkapenak hemen: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_intxixu.htm).

I. Intxixu Trail oso ongi atera denaren sentsazioarekin geratu ginen entzundakoaren arabera. Baina badakigu hobetzeko gauzak badaudela, eta ziur egon datorren urterako hobetzen saiatuko garela.

Eskerrik asko laguntzaile, bolondres, ikusle eta noski, parte hartzaile guztiei, zuek gabe ezinezkoa izango bailitzateke hau dena!

Argazkiak pixkanaka igotzen joango gara!

Categories: Sin categoría

Dortsalak guztiak agortu dira

Haseran jarritako dortsal kopurua agortu ondoren, jakingo duzuen bezala lehengo astelehenean beste 20 jartzea erabaki genuen. Hauek ere 24 ordutan agortu ziren, beraz izen ematea itxita dago dagoeneko. Horrek, egunean bertan ere izen ematerik ez dela egingo esan nahi du.

Categories: Sin categoría

Create a free website or blog at WordPress.com.