Intxixu Trail-ek orain arteko lasterketaz gain anaia handia ere izango du

Azken hilabeteetan ezkutuko lan asko egin ondoren, gaurkoan baiezta dezakegu Intxixu Trail-ek lehen bi edizioetako 15,5 km. eta +760 m. positiboko lasterketaz gain, anaia handia ere izango duela.

Bigarren lasterketa hau 30 km. inguru eta +2.000 m. positibo ingurukoa izango da. Hasieran diseinatutako ibilbidea ezingo dugu osorik egin Aiako Harria Parke Naturalean babestuta dauden guneetako bat ukitzen duelako, baina hala eta guztiz ere, eta horren ondorioz zatitxo bat birdefinitu beharrean aurkitzen garen arren, distantzia eta desnibel horietan mugituko da gutxi gora behera lasterketa luzea, Oiartzungo bailarari kaxkoz-kaxko buelta emango diolarik.

Beraz, gogoratu data eta gorde zuen agendan, aurten ekainaren 12an bi lasterketa eder egingo baitira Oiartzunen!

Intxixu Trail motza: 15,5 km. +760 m.
Intxixu Trail luzea: 30 km. +2.000 m. (gutxi gora behera)

Categories: Sin categoría

Bidalketetan zehar nabigatu

Erantzunak itxita daude.

Blog at WordPress.com.